BIDEZIDORREN BOLONDRESA IZATEKO IZEN EMATEA IREKI DUGU


05.02.2019 - Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea

2019an zehar ere Nafarroako GR 11, GR 12, GR20, GR220, GRTk eta Trekking del Bidasoa bidezidorrak mantentzeko lana egiten jarraituko dugu, eta aurreko urteetan bezala, MEKNFko Bidezidorren Komiteak bolondres izateko izen-ematea ireki du.

Mendizalea izanda, GR hauek ezagutzen dituzu eta hainbatetan ibilbidean ikusi dituzun markei eta hesolei esker bidean aurre egin ahal izan duzu. Lan hori bolondresek egin dute, 2007an hasi genuen programan barne. Urtero bidezidorren zati baten barna ibiltzen dira, markak berriro margotzeko eta falta diren hesolak berriro jartzeko. Horretarako ikastaro bat egin zuten eta FEDME titulua duen bidezidorren tekniko baten laguntza dute.

GR bidezidor bakoitzak arduradun bat du. Berak azalduko duzu zen zatia mantendu behar duzun eta nola egin behar duzun. Zalantzak ere argituko dizikizu. Federazioan lana egiteko behar duzun material guztia emango dizugu.

Zure izena eman nahi baduzu, erantsitado orrialdea bete behar duzu eta info@mendinavarra.com helbidera bidali behar duzu, otsailren 22a baino lehen.

Martxoaren 2an bolondres berria izateko ikastaro bat egingo dugu. Saio teorikoa Iruñeko Residenci Fuerte el Principe-n egingo dugu. Bertan bidezidorren motak, markak, egokitze lanak eta seinaleka kokatzeko irizpedeak ikasiko dituzu. 

 

DESKARGAK


IRUDIAK


PARTEKATU


ENLACES RELACIONADOS


CATEGORÍAS