NAFARROAKO TXAPELKETAK 2024


Aurtengo Nafarroako txapelketak hurrengoak izango dira: 

BAKARKAKOA:

  • Berroetako Mendi Maratoi Erdia. 21km. Apirilak 21.
  • Argazkiak: Diario de Navarra
ULTRA:
  • EH Mendi Erronka. 67km. Ekainak 1.
KLUB:
  • Lakuntza-aralar Mendi Lasterketa. 26km. Ekainak 9.
BERTIKALA: 
  • KB Ardibidepikua. 800m+. Ekainak 14.

Txapelketaren datak eta klubetako izen ematea:

  • Nafarroako Ultra Trail Taldekako Txapelketaekainaren 1ean izango da EH MENDI ERRONKA lasterketan (67 km-ko lasterketan izena eman izan beharko dute). Taldekako izen ematea info@mendinavarra.com helbidera bidali beharko duzue, maiatzaren 23an azken eguna izango da. 
  • Nafarroako Mendi Lasterketen Taldekako Txapelketaekainaren 9an izango da LAKUNTZA-ARALAR mendi lasterketan. Taldekako izen ematea info@mendinavarra.com helbidera bidali beharko duzue, maiatzaren 30 azken eguna izango da.
  • Nafarroako Lasterketa Bertikaleko Taldekako Txapelketaekainaren 14ean izango da ARDIBIDEPIKUA BERTIKALA lasterketan. Taldekako izen ematea info@mendinavarra.com helbidera bidali beharko duzue, azken eguna ekainaren 6 izango da.
Taldeen betebeharrak (3 txapelketetan berdinak dira):
  • Gizonen edo emakumeen taldeak izango dira.
  • Gizonen taldeek 3 eta 8 arteko partaideak izango dituzte. Emakumearenak 2 eta 8 artean.
  • Txapelketa bakoitzean klub bakoitzeko lehendabiziko hiruen denborak izango ditugu aintzat, Nafarroako mendi federatuak badira. Korrikalariak bere federatu txartelan agertzen den mendi taldekoa da. Gizoenen kasuan, lasterkariak 2 edo gutxiago badira, klubetako sailkapenean ez da agertuko klub hura. Gizonen kasuan, klub bakoitzako gutxienez 3 lasterkari sailkatu beharko dira klubetako sailkapenean agertu ahal izateko.
  • Lasterkari bakoitzak izen ematea egin beharko du txapelketari dagokion lasterketan.
  • Mendi lasterketaren eta lasterketa bertikalaren txapelketetan, parte-hartzaileek gutxienez 18 urte izango dituzte. Ultra txapelketan 21 urte. Denboraldi osoan kontuan hartu beharreko adina izango da parte-hartzaileak lehiaketaren urteko abenduaren 31n duena.

DESKARGAK


IRUDIAK


PARTEKATU


ENLACES RELACIONADOS