2025-2026


MENDI LASTERKETAK

Modalitate honetan 5 lasterketa egongo dira irailetik ekainera eta beste bi topaketa korrikalarientzat.

Kategoriak hauek izango dira:

 

  • INFANTIL: 13-14 urte, 2012/13
  • KADETE: 15-16 urte, 2010/11
  • JUBENIL: 17-18 urte, 2008/09

 

KOPA

2025/26ko denboraldian hauek izango dira lasterketak:

 

  • TRIKU TRAIL: 13/12/2025
  • HIRU HERRI TRAIL: 08/02/2026
  • LARRATE: 22/02/2026
  • JURRAMENDI TRAIL: 21/03/2026
  • XTREM HIGA DE MONREAL: 03/05/2026
Izen-emateak excelaren bitartez egingo dira eta gestordeportivo@mendinavarra.com helbidera bidaliko dira.
Ibilbideak eta distantziak desberdinak izango dira kategorien arabera,  %10ko tolerantzia +- izango dute diseinatzerakoan.

 

KOMPETIZIO EGUNA:

Lehiaketaren eguna antolakunztaren eta lasterketaren ordutegiaren arabera alda daiteke. Lasterketaren aurreko astean bidaliko zaie klubei informazioa oro har:

 

  1. Heltzean, ezarritako ordutegian, gazteek lasterketarako dortsalak jasoko dituzte.
  2. Lasterketa hasi baino 30-40 minutu lehenago, hitzaldi tekniko bat egingo da parte-hartzaileekin, ibilbidea azaltzeko eta zalantzak argitzeko.
  3. Lasterketaren irteera neutralizatua izangoa da, hasiera eta bukaera pertsona batek kontrolatuko ditu.
Kopako sariak azken lasterketan banatuko dira, lsterketa guztien batuketa eginez.

 

TOPAKETAK:

Bi topaketa egingo dira denboraldian zehar. Entrenamendu moduan egningo dira eta federazioko bi teknikorekin aurrera eramango dira, kluben arduradunetaz gain.

Topaketa hauen helburua kirol honetako gazteen prestakuntza da, alderdi teknikoak eta taktikoak landuz.

Topaketen datak (eguraldiagatik aldaketak egon daiezke):

 

  1. Lehen topaketa: 15/11/2025
  2. Bigarren topaketa: 24/01/2026
Topaketei buruzko informazio zehatzagoa (topalekua, landu beharreko alderdiak...) topaketak egin baino 2 aste lehenago helaraziko da.

 

DESKARGAK


IRUDIAK


PARTEKATU


ENLACES RELACIONADOS