2025-2026
ESKALADA
Modalitate honetan Nafarroa osoko rokodromo pribatu eta publikoetan 7 jardunaldi egiten ditu. 3 jardunaldi bloke, 3 zailtasun eta abiadurazko 1.
Modalitate bakoitzeko hiru jardunaldi bakoitzeko, bi sailkapenerako izango dira eta hirugarren eta azkenean, sailkapenerako eta finala egingo da. Horrela izango da kategoria guztientzat.
- SUB13: 2014-2015ean jaioak.
- SUB15: 2012-2013ean jaioak.
- SUB17: 2010-2011ean jaioak.
LEHIAKETA EGUNEN GARAPENA
Sailkapenekoak: 6 jardunaldi izango dira guztira, 3 blokekoak eta 3 zailtasunekoak (goiz batean egingo da bakoitza). Jradunaldiak kategoriaka banatuko dira, kategoria bakoitzaren hasieran dortsalak emango dira eta ondoren lehiaketa hasiko da.
Finalak: Jardunaldi bakarra izango da modalitate bakoitzeko. Finalaren egunean, jardunaldiak egun osoa iraungo du, goizez azken sailkapenak eta arratsaldez finalak.
Berdinketarik egonez gero, emaitza onenak zein kirolarik lortu dituen zehaztuko da, lehenengo postuetan, gero bigarren eta horrela jarraian. Berdinketa jarraituko balu, hirugarren sailkapenean lortutako postua berdinketa hausteko balioko du.
PUNTUAZIOA
Honela egingo da: lehen postua lortzen duenarentzat 100 puntu, bigarren postuarentzat 95, hirugarrenarentzat 90 eta horrela hurrenez hurren.
Lehiaketa bakoitzaren ondoren, weber sailkapenak igoko dira.
DATAK
18/01 Mugitu (Bloke)
01/02 Mugarki (Bloke)
15/02 Bihatz (Bloke finala)
xxxx Abiadura
21/03 Zizur (Zailtasuna)
26/04 Atarrabia (Zailtasuna)
17/05 Ansoain (Zailtasun finala)