Kirol Eskalada


KIROL ESKALADA

Modalitate honetan Nafarroa osoko rokodromo pribatu eta publikoetan 6 lehiaketa jardunaldi eginen dirau. Modalitate bakoitzeko 3 jardunaldi egingo dira: bloke-eskaladako 3 jardunaldi, zailtasun-eskaladako 3 jardunaldi eta abiadura-eskaladako jardunaldi 1.

Hiru jardunaldi horietatik, bi sailkapenekoak izango dira, eta azkena azken sailkapenekoa eta finala izango da. Hori horrela izango da 12 urtez azpikoen, 14 urtez azpikoen eta 16 urtez azpikoen kategorietan. 18 urtez azpikoen kategoriak finala baino ez da egongo.

Eskaladako lehiaketetan honako kategoria hauek hartuko dute parte:

 

  • 12 URTEZ AZPIKO HAURRAK: 2014-2015
  • 14 URTEZ AZPIKO HAURRAK: 2012-2013
  • 16 URTEZ AZPIKO HAURRAK: 2010-2011
  • 18 URTEZ AZPIKOAK: 2008-2009 jaioak

 

LEHIAKETA EGUNEN GARAPENA

Sailkapenekoak (12, 14 eta 16 urtez azpikoak): 6 jardunaldi izango dira guztira, 3 blokekoak eta 3 zailtasunekoak (goiz bateko iraupena). Jardunaldiak kategoriaka banatuko dira, eta kategoria bakoitzaren hasieran dortsalak emango dira, hitzaldi tekniko txiki batekin batera, eta, ondoren, lehiaketa bera aurrera eramango da.

 

Finalak (12, 14, 16 eta 18 urtez azpikoak): Finala jardunaldi bakarra izango da modalitate bakoitzeko. Finalaren egunean, jardunaldiak egun oso bat iraungo du, goizez azken sailkapenak izango dira eta arratsaldez finalak. 12 urtez azpikoen kategorian ez da finalik egongo, eta txapeldunak 3 jardunaldietako rankingaren arabera erabakiko dira, 2 onenak puntuatuz. 14 urtez azpikoen eta 16 urtez azpikoen kategorietan, 3 jardunaldietan lortutako 2 puntuaziorik onenen batura egitean puntuaziorik onenak lortu dituzten pertsonak sailkatuko dira finalerako, eta 18 urtez azpikoen kategorian sailkapen-txandako 6 puntuaziorik onenak lortu dituztenak.

ARAUDIA ETA SAILKAPENA

Lehiaketetan jarraituko den araudia Espainiako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioak modalitate eta adin horretarako ezarritakoa izango da.


DESKARGAK


IRUDIAK


PARTEKATU


ENLACES RELACIONADOS