2025-2026
ORIENTAZIOA 2025-2026
Kirol Jokoen egutegiak orientzaioko bi froga izango ditu Nafarroako herri desberdinetan. Hauk izango dira kategoriak:
- Benjamin: 2016/17an jaioak
- Alebin: 2014/15an jaioak
- Infantil: 2012/13an jaioak
- Kadete: 2010/11an jaioak
- Jubenil: 2008/09an jaioak
Bi froga egitea planteatu da, lehena hastapen modukoa eta bigarrena, Nafarroako txapelketa. Lehenengo frogan taldeka parte hartu ahalko da.
FUNTZIONAMENDUA
Froga egunerako, informazio fitxa bat bidaliko zaie klubei beharrezko argibideekin.
Gainetik:
- Lehiaketa zentroa irekiko da parte-hartzaile guztiak joateko, froga hasi ahal izateko.
- Irteerak mailaka izango dira.
- Ordu bat finkatuko da azken irteerak egiteko eta beste bat hemuga ixteko.
Zenbat irauten dute frogek?
Planteatutako proba bakoitzaren iraupena zehaztugabea da, izan ere, parte-hartzaileek beren kategoriarako markatutako ibilbidea osatu behar dute eta denbora kontrolatzen da. Orientabide gisa,kategoria bakoitzerako, antolakuntzak 40 eta 75 minutu bitarteko ibilbidea egtea aurreikusten du, korrika edo oinez egiten den arabera.
Froga hauek prestatzeko Club Deportivo Navarraren laguntza dugu.