KAPARRAK
2025/08/08 - Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea
Dakizuenez, kaparrak udan areagotu egiten dira ingurune naturalean, eta, horregatik, aholku batzuk eman nahi dizkizuegu:
Prebentzio-neurriak
- Galtza luzeak eta atorra mahukadunak jantzi, baso itxian, belar luzeko larreetan edo landare askoko tokietan.
- Galtza-barrenak galtzerdien barrenetik sartu, kaparrak sartu ez daitezen. Halaber, komeni da atorra galtza barrenetik sartzea beti.
- Kolore argiko arropa jantziz gero, errazago ikusiko dituzu kaparrak.
- Prebentzioko neurri bat izan daiteke arropan intsektu-uxagarria botatzea.
- Halako tokietan zabiltzanean, maiz begiratu arropara eta azalera, kaparrik ba ote duzun ikusteko.
Urratsak kaparra kentzeko:
- Kaparrak pertsonaren soinera ailegatuta, toki bero eta hezeetara joaten dira, besapeetara, izter-txokoetara edo buruko larruazalera gehienetan. Han, ahoaz, azalera lotzen dira.
- Burutik edo ahotik hurbil heldu kaparrari hortzik gabeko pintza batekin. Ez erabili eskuak, eskularrurik ez baduzu. Beharrezkoa bada, komuneko papera edo paperezko eskuoihal bat erabil dezakezu.
- Kanpoaldera tiratu, gelditu gabe, baina mugimendu xuabe baino tinko batekin, kaparra zanpatu gabe. Kontuz egin, kaparraren burua azal barrenean geldi ez dadin.
- Gero, ziztadaren aldea urez eta xaboiz garbitu, ongi, baita eskuak ere.
- Aste batez edo pare batez, begiratu Lymeren eritasunaren sintomarik agertzen ote den (alde hori gorritzea, gripe moduko zerbait).
- Kaparra osorik atera ez bada, joan zure osasun etxera.