Itzaltzu–Gartxot (Elkorreta)-Abodi (1532m)-Muskilda


2026/04/26 - Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea

Gartxot ibilbidearen zati bat egingo dugu, Itzaltzun hasita.

Itzaltzu (Zaraitzu) izanen da gure ibilbidearen hasiera. Zaraitzu ibarrean murgilduko gara. Iratiko belardi berde eta baso ederren artean zabalduko da gure bidea. Hainbat ur-jauzi ikusteko parada izanen dugu bai eta Pirinioen ikuspegiak ere.

Paraje hauetan bizi izan zen Gartxot bardoaren elezaharra gogora ekarriz, Elkorretako haitzulora ailegatuko gara. Ondoren Abodi mendiko tontorretara hurbilduko gara gure ibilbidean, eta zati batean hauek zeharkatu ondoren, Otsagabiako Muskilda ermitara jaitsiko gara.

  • Kokalekua: Itzaltzu
  • Irteera ordua: Goizeko 8:00ak
  • Zailtasuna: Zeharkaldi/igoera ertaina
  • Luzera: 17,5 Km
  • Igoera: 860m
  • Iraupena: 5-6 ordu

Izena emateko:
  • 630813883 telefonora deituz asteazken edo ostegunean 20:30etik 22:00etara.
  • HEMEN klikatuz eta eskatzen diren datuak betez (online inskripzio hori irekita dago eta ostegunean itxiko da 22:00etan)

Instagram

Facebook

Web

Bloga

Diptikoa

COMPARTIR


IMÁGENES


DESCARGAS


ENLACES RELACIONADOS