Sustatze Bokalia


Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federadkundearen talde honek 18 eta 25 urte bitartean alpinismoa eta mendia ezagutzeko kezkak dituzten gazteentzako jarduerak zuzentzen ditu.

Nafarroako Mendi eta Eskalada Kirolen Federakundearen Gazteak Alpinismo Talde Nafarra FEDMEren eta Kirol Kontseilu Gorenaren Alpinismo Teknifikazio Plan Ofiziala da.

Alpinismoa da gainerako espezialitateen ardatz nagusia, eta ez da lehiakorra. Horregatik, berezitasun batzuk ematen dizkio, bokaliaren barruan mantentzen saiatzen garenak.

Halaber, urtero gazteen topaketa bat egiten dugu, publiko guztiari irekia, eta beste federazio batzuekin egiten diren zentro-arteko topaketetan parte hartzen dugu.

Tecnifikazioa: mendi federatuak diren eta mendi kiroletan (goi mendia, eskia, eskalada arrokan, eta hizotza eta elurra) eskarmentua duten 18 eta 24 urte arteko neska-mutilentzako taldea. Teknika hobetuko dute eta zailtasun eskaldak egingo dituzte. Bi urteko iraupena du taldeak, eta bi urtean behin berritzen da taldea (urte bikoitietan). Datozen zikloak: 2018-2019, 2020-2021. Mendiko eskarmentua adierazteko ezinbestekoa da kurrikuluma aurkeztea. Izen-ematea urtarrilaren 1etik 10era. 

Bi taldeetarako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

  • Urteko federatu lizentzia. 
  • Mendian eskarmentua adierazteko kurrikuluma (teknifikazio taldean). 
  • Datu personalak.
  • Izen-ematearen diru sarrera eta horren ordainagiria.
  • Adingabetuen kasuan, gurasoen baimena. 
  • Datu eta argazkientzako baimena. 
  • NANen fotokopia.

PREZIOA: 300€ urtean.

Info eta izen-ematea: formaciongazteak@gmail.com

DESCARGAS


IMÁGENES


COMPARTIR


ENLACES RELACIONADOS