Villalangua eta Agüero artean eta Santo Domingoko mendien barnean eginen duguna
Aguero (Huesca), Huescatik 43 kilometrora dagoen eta Hoya de Huescakoa den udalerria, Pirinioetako mendien eta Somontanoren arteko muga diren malloen aurrean kokatuta dago, eta eginen dugun zeharkaldiaren azken puntua izanen da.
Gure hasiera Villalangua izango da eta hemendik Santo Domingo mendilerro luzearen ekialdeko mendietan sartuko gara. Harritu egingo gaitu erliebe indartsua eta “mailloen” egitura bitxi eta estetikoak.
Gure ibilbidean, besteak beste, Salinasko arroila, Salinas Zaharreko hondakinak, Osketako edo Wko lepoa zeharkatuko ditugu.