Txantrea Mendi Taldea - Pico San Lorenzo
21.02.2026 - Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea
Kaixo mendizaleak!
Guztiok imajina dezakezuenez, otsailerako aurreikusitako txangoa egutegian aldatu egin beharko dugu berriro. Baldintzak direnak dira eta ibilbide eta igoera alternatiboak bilatzea besterik ezin dugu egin. Oraingoan Cuculla edo San Lorenzo tontorrera igoera polita proposatzen dugu. Errioxa osoko tontorrik altuena da, 2.271 metro ditu eta Eskariaren Mendilerrokoa da.
Prestatu dugun ibilbidean hainbat tontor lotuko ditugu, Urdantatik abiatuta, Ezkarai herriko herrixkatik. San Lorenzo tontorretik mendebaldeko ertzetik jaitsiz, Valdezcarayko eski estaziora iritsiko gara. Gure jaitsierarekin jarraituz, eta zirkular polit bat eginez, hasiera puntuan amaituko dugu.
- Kokalekua: Valdezcaray
- Irteera ordua: Goizeko 6:00ak
- Zailtasuna: Ertaina
- Luzera: 14,5 Km
- Igoera: 1380m
- Iraupena: 7,5 ordu
- Materiala: Kaskoa, pioleta, kranpoiak, zinta luzea, segurtasun-mosketoia
Izena emateko:
- 630813883 telefonora deituz asteazken edo ostegunean 20:30etik 22:00etara.
- HEMEN klikatuz eta eskatzen diren datuak betez (online inskripzio hori irekita dago eta ostegunean itxiko da 22:00etan)
Instagram
Facebook
Web
Bloga
Diptikoa