Txantrea Mendi Taldea - Talaia bidea


23.11.2025 - Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea

Orio-Zarautz-Askizu-Zumaia. Talaia bidea

Orio herriko Oribarzar hondartza ondoko Txurruka aterpetxearen ondoan emanen diogu hasiera gure zeharkaldiari.

Mendian gora dauden txakoli mahastietan barrena, mendi ibilaldiak Zarautz herrira eramanen gaitu. Hondartza zeharkatu ondoren, berriro gora egin eta Askizu auzo aldera eginen dugu.

Mendi muinoetan diren mahastiak, txakolindegiak eta kostaldeko bista ederrez gozatuta Zumaia aldera jaitsiko gara. Flysh ikusgarrien gainean dagoen San Telmo ermita eta Itzurun hondartza sonatua bisitatzeko.

  • Kokalekua: Orio
  • Irteera ordua: Goizeko 8:00ak
  • Zailtasuna: Zeharkaldi/igoera ertaina
  • Luzera: 15,5 Km
  • Igoera: 500m
  • Iraupena: 5-6 ordu

Izena emateko:
  • 630813883 telefonora deituz asteazken edo ostegunean 20:30etik 22:00etara.
  • HEMEN klikatuz eta eskatzen diren datuak betez (online inskripzio hori irekita dago eta ostegunean itxiko da 22:00etan)

Instagram

Facebook

Web

Bloga

Diptikoa

COMPARTIR


IMÁGENES


DESCARGAS


ENLACES RELACIONADOS