Txantrea Mendi Taldea - Yebra de Basa
26.10.2025 - Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea
Yebra de Basa herritik abiatuko dugu oraingo ibilbidea, Gállego Garaiko herri pintoreskoa, bere izena daraman mendilerroaren azpian kokatua. Mendi-ibilaldi bat baino gehiago den ibilbide bati ekinen diogu: tradizioaren eta lurralde honetako ondare kulturalaren ibilbidea da. Sakanan gora iparralderantz igoko gara, bidean labar-ermita batzuetatik pasatuz, ondoren Santa Orosia baselizatik, eta handik 300 metroko desnibela igoko dugu Oturia (1921m) tontorreraino.
- Kokalekua: Yebra de Basa
- Irteera ordua: Goizeko 7:00ak
- Zailtasuna: Zeharkaldi/igoera ertaina
- Luzera: 16 Km
- Igoera: 1035m
- Iraupena: 6-7 ordu
Izena emateko:
- 630813883 telefonora deituz asteazken edo ostegunean 20:30etik 22:00etara.
- HEMEN klikatuz eta eskatzen diren datuak betez (online inskripzio hori irekita dago eta ostegunean itxiko da 22:00etan)
Instagram
Facebook
Web
Bloga
Diptikoa