Txantrea Mendi Taldea - Mendigoizaleen eguna 2025. Aralar.


21.12.2025 - Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea

Irañetatik San Migelera igoera

Hona hemen 2025 urte honen Mendigoizaleen egunerako prestatutakoa.

- Irañetatik emanen diogu hasiera San Migelera eginen dugun igoera, Uharte Arakilgo Zamartze Monasteriotik pasatuz. Pista alde batera utziz, basoan zehar doan trikuharrien bidetik igoko gara.

- Aralarko San Migel Santutegira igo ondoren Txantrea Mendi Taldearen partaide batzuk ibilaldian parte hartuko dugunontzat hamaiketako goxoa prestatuko digute. Hamaiketakoaz eta giroaz behin gozatuta, Autobusak etxera ekarriko gaitu.

  • Kokalekua:  Uharte Arakil
  • Irteera ordua: Goizeko 8:00ak
  • Zailtasuna: Zeharkaldi/igoera ertaina
  • Luzera: 8,5 Km
  • Igoera: 860m
  • Iraupena: 3-4 ordu

Izena emateko:
  • 630813883 telefonora deituz asteazken edo ostegunean 20:30etik 22:00etara.
  • HEMEN klikatuz eta eskatzen diren datuak betez (online inskripzio hori irekita dago eta ostegunean itxiko da 22:00etan)

Instagram

Facebook

Web

Bloga

Diptikoa

COMPARTIR


IMÁGENES


DESCARGAS


ENLACES RELACIONADOS