Txantrea Mendi Taldea - Itzulegi-Bardakomendi-Aritzakun


18.01.2026 - Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea

Itzulegitik eta Bardakomenditik Aritzakun ibar ezkutura

Itzulegiko lepoan emanen diogu hasiera 2026ko lehenengo mendi irteerari.

Baztan Ibarreko zati izkutua den Aritzakun ibarrera jeitsiko gara. Itzulegiko lepotik eta Gorramendiko mendigunearen Bardakomendi igo ondoren, Gorostiko lepoan dagoen trikuharria bisitatu eta eta gero Aritzakun aldera, beherantz, abiatuko gara. Jeitsieran Itsusiko Harrien ikuspegiaz gozatuko dugu baita hauen tontorretatik amiltzen den Espaltza ur-jauziaz ere.

  • Kokalekua: Itzulegi
  • Irteera ordua: Goizeko 8:00ak
  • Zailtasuna: Zeharkaldi/igoera ertaina
  • Luzera: 14,75 Km
  • Igoera: 785m
  • Iraupena: 5-6 ordu

Izena emateko:
  • 630813883 telefonora deituz asteazken edo ostegunean 20:30etik 22:00etara.
  • HEMEN klikatuz eta eskatzen diren datuak betez (online inskripzio hori irekita dago eta ostegunean itxiko da 22:00etan)

Instagram

Facebook

Web

Bloga

Diptikoa

COMPARTIR


IMÁGENES


DESCARGAS


ENLACES RELACIONADOS