Txantrea Mendi Taldea - Besabi - Mulisko Gaina - Adarra - Eteneta - Onddo


2026/11/08 - Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea

Besabitik Adarramendi inguruan. Pirinioetako harrespilen mendebaldeko mugetan barna.

Besabi askaldegitik abiatuko gara Adarramendi inguruan eginen dugun ibilbidea egiteko.

Adarra mendia, Donostialdea eskualdeko Hegoaldeko talaia naturala izanik eta inguruko herrietatik ikus daitekeen bere adar formako gailurrarekin, Gipuzkoako mendi ikusgarrienetakoa da. Urnieta eta Hernani herrien artean bai eta Urumea eta Leitzaran ibaien artean kokaturik. Bi bailara hauek banatzen dituen Adarra-Mandoegi bitarteko mendilerroaren ipar-mendebaldeko azken gailurra da.

 

  • Kokalekua: Besabi
  • Irteera ordua: Goizeko 8:00ak
  • Zailtasuna: Zeharkaldi/igoera ertaina
  • Luzera: 13 Km
  • Igoera: 800 m
  • Iraupena: 6 ordu
 
Izena emateko:
  • 630813883 telefonora deituz asteazken edo ostegunean 20:30etik 22:00etara.
  • HEMEN klikatuz eta eskatzen diren datuak betez (online inskripzio hori irekita dago eta ostegunean itxiko da 22:00etan)

Instagram

Facebook

Web

Bloga

Diptikoa

COMPARTIR


IMÁGENES


DESCARGAS


ENLACES RELACIONADOS