ERANTZUKIZUN ZIBILA ETA PENALA MENDIAN: ISTRIPUAK ETA ERRESKATEAK. HITZALDIA ALEJANDRO LÓPEZ SÁNCHEZEKIN
2026/10/08 - Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea
Urriaren 8an Alejando López Sánchen hitzaldia izango dugu "Mendian erantzukizun zibil eta penala: istripuak eta erreskateak" izenburupean. Iruñeko Gaztediaren Etxeko ekitaldi-aretoan egingo dugu, 19:00etatik 21:00etara (Zangoza kalea30, Iruñea 31005).
Alejandro López Sánchez abokatua da, Masterra kirol zuzenbidean eta Masterra mendi zuzenbidean.
Hitzaldia mendiko klub, kirolari eta profesionalei zuzenduta dago. Bertan, mendiko jarduerak ikuspuntu juridikotik planifikatu eta gauzatzeko egungo testuingurua aztertzen saiatuko gara, erantzukizun zibil eta penalak saihesteko ideiak eta irtenbideak proposatuz. Mendiko istripuen benetako kasuak aztertuko ditugu, eta kontuan hartu beharreko oinarrizko kontratuak, aseguru motak eta mendiko istripuen ondorioak azalduko ditugu.