ASEGURUEN POLIZAK
Polizaren berritasunak hauexek dira:
• Estalduran sartu dira orientazio probak edo martxak haurra eta gazte kategorietan, baldin eta federazioak antolatzen baditu, eta herrietan, hiriko eremuan edo parkeak egiten badira (lehiaketetan parte hartzean ibilgailuren batek harrapatuz gero, istripuak ez du estaldurarik izango). Parte hartzaile batek proba horietako batean istripua izan eta estaldura izateko, beharrezkoa izanen da probaren antolatzailearen adierazpena, non zehaztuko diren istripua izandakoak proban izena emana zuela eta proban ari zela gertatu zaiola.
• Estalduran sartu dira elur raketetako lasterketa ofizialak, hau da, mendi federazioek edo mendi federazioetako klubek antolatutakoak (lehiaketetan parte hartzean ibilgailuren batek harrapatuz gero, istripuak ez du estaldurarik izango). Parte hartzaile batek proba horietako batean istripua izan eta estaldura izateko, beharrezkoa izanen da probaren antolatzailearen adierazpena, non zehaztuko diren istripua izandakoak proban izena emana zuela eta proban ari zela gertatu zaiola.
• Estaldura sartu dira ipar martxako proba ofizialak, nahiz eta lehiaketa herrietan, hiriko guneetan edo parketan egin (lehiaketetan parte hartzean ibilgailuren batek harrapatuz gero, istripuak ez du estaldurarik izango). Parte hartzaile batek proba horietako batean istripua izan eta estaldura izateko, beharrezkoa izanen da probaren antolatzailearen adierazpena, non zehaztuko diren istripua izandakoak proban izena emana zuela eta proban ari zela gertatu zaiola.
OSO GARRANTZITSUA! Ipar martxako entrenamenduak eta jarduera honen ohiko praktika mendiko bidexka edo bideetan egin behar dira; beraz, istripua izanez gero, ez dago estaldurarik izango herri batean edo hirigune batean, parkeetan edo asfaltozko erripideetan ibiliz gero.
• Estaldura sartu dira intsolazioak edo bero-kolpeak eta hiportemiak.
• Iparralden bizi direnen kasua: orain arte ezinbestekoa zen D modalitatea aukeratzea aseguruan sartu ahal izateko. 2021ean C edo D aukera dezakete. Asistentzia Espainiako zentru kontzertatuetan izango da eta etxetik kontzertatuko zentroetara joan-etorriak ez daude barne.