Istripurik izanez gero, zer egin beher dut?
Istripu bat gertatu bezain pronto 696907374 telefonora deitu behar duzue 09:00etatik 20:00etara (kasu larrietan ordutegitik hortik kanpo deitzea ere posiblea da) partea emateko, eta hor adieraziko dizuete zer egin. Istripuaren partea emateko 72 orduko epea dago.
Istripua ATZERRIAN bada, gertatu den bezain laister, ASITURekin harremanetan jarri behar duzu 0034 91 393 90 30 telefonoan eta jarraibide zehatzak jasoko dituzu, egoera kontuan hartuz.
ASEGURUAK SOILIK ESTALTZEN DU ITUNPENEKO ZENTROETAN, ezinbesteko larrialdietan izan ezik.
Istripua asteburuan gertatzen bada, une horretan istripu-partea emateko eskatzen dizuegu, izapide guztia arinagoa izan dadin.
2025ean federazioa lizentziaren alta jasotzen duenetik 2 egunera aktibatuko da asegurua.