Errendimendu programak eta selekzioa


ERRENDIMENDU PROGRAMAK (teknifikazioa eta perfekzionamendua)

TEKNIFIKAZIOA

Teknifikazio-programatzat hartuko dira planteamendu tekniko eta zientifiko modernoak sistematikoki sartzen dituztenak eta kirol-errendimendua hobetzera eta emaitza kualitatibo eta kuantitatiboak lortzera bideratutako jarduerak biltzen dituztenak.

KIROL MAILA

Eskalada banakako kirol olinpikoa denez eta gutxieneko markarik eskatzen ez duenez, hauek dira teknifikazio-taldean sartzeko kirol-baldintzak:

 

  • Gazteen kategoriak: Espainiako txapelketetan lehenengo 3en artean egotea.
  • Absolutuen kategoriak: Espainiako txapelketetan lehenengo 5en artean egotea.
PERFEKZIONAMENDUA
Perfekzionamendu-programatzat hartuko dira kirol-errendimendu indibiduala hobetzera bideratutako jarduerak biltzen dituzten programak, kirol maila eta progresio egiaztatuak izanik teknifikazio-irizpideak betetzen ez dituzten kirolarientzat badira, edo irizpide horiek betez, haien federazioak ez badu teknifikazio-programarik, kontuan hartzen ez dutelako, kirolari-kopuruarengatik edo adinaren baldintza ez dutelako betetzen.

KIROL MAILA
Eskalada banakako kirol olinpikoa denez eta gutxieneko markarik eskatzen ez duenez, hauek dira perfekzionamendu-taldean sartzeko kirol-baldintzak:
  • Nafarroako txapelketetan lehenengo 4en artean egotea edoa lehen 20en artean txapelketa edo ranking nazionalean.
SELEKZIOA
Nafarroako selekzioa eskaladako txapelketa nazionaletan parte hartzeko egingo da, modalitate desberdinetan: bloke, zailtasun eta abiadura.

PARTAIDETZA-KUOTAK
7 kirolarik osatuko dute.

HAUTATZEKO IRIZPIDEAK
Orokorrak
  • MEKNF nazionalaren edo handiago baten federazio lizentziaren jabe izatea.
  • Gutxienez 12 urte izatea edo denboraldian zehar betetzea.
  • Kirol-disziplinaren arloan zehapen irmorik betetzen ez egotea.
  • Intentsitate handiko kirola kontraindikatzen duten lesio eta baldintzetatik libre egotea.
Espezifikoak
Aurreko urteko lehiaketetan lortutako emaitzak eta hautaproben emaitzak baloratuko dira, baldin badaude.
Irizpide teknikoa funtsezkoa izango da, entrenamenduetan, Nafarroak hainbat frogetan edo hautaprobetan (baleude) lortutako emaitzen araberako balorazioatik etorriko baita.
Selektiboak lehiaketa simulakroak dira, txapelketa nazional baten aurretik egin daitezkeenak, Nafarroako eta txapelketa nazionalen artean denbora nahikorik ez badago.
Maila nazionaleko lehiaketetako krolarien maila egiaztatzeko ere balio dute eta hautapen-irizpide gisa erabil daitezke kategoria bereko kirolarien artean desberinketak egiteko.




 

DESKARGAK


IRUDIAK


PARTEKATU


ENLACES RELACIONADOS