ORIENTAZIOA
2024-2025 ORIENTAZIOA
Mendi kirolen eta eskaladaren JDN egutegiak bi Orientazio proba izango ditu Nafarroako hainbat herritan. Jardunaldi horietan honako kategoria hauek parte hartu ahal izango dute:
- Kimua: 11-12. 2013-2014 jaioak
- Haurrak: 13-14. 2011-2012 jaioak
- Kadetea: 15-16. 2009-2010 jaioak
- Gazteak: 17-18. 2007-2008 jaioak
Bi orientazio-jardunaldi egingo dira, bat hastapenekoa eta bestea Nafarroako txapelketa bezala puntuatuko duena.
Lehenengo proban, parte-hartzaileek nahi izanez gero, taldean parte hartzeko aukera izango dute, orientazio-kirolarekin lehenengo harremana izateko.
FUNTZIONAMENDUA
Lehiaketaren egunerako, eskuliburu tekniko bat bidaliko zaie klub guztiei, beharrezko argibideak emanez.
Orokorrean:
- Lehiaketa zentroa irekiko da, eta bertara joango dira parte-hartzaile guztiak, probari ekin ahal izateko.
- Parte-hartzaileei mailaka emango zaizkie irteerak.
- Ordu bat esleituko da azken irteerak egiteko, eta beste bat helmuga ixteko.
Zenbat irauten dute probek?
Planteatutako proba bakoitzaren iraupena zehaztugabea da, izan ere, parte-hartzaileek beren kategoriarako markatutako ibilbidea osatu behar dute ahalik eta denbora gutxienenan (erlojupeko froga). Orientabide gisa, eta kategoria bakoitzerako, antolakuntzak 40 eta 75 minutu bitarteko ibilbidea egitea aurreikusten du, korrika edo paseatuz egiten den arabera.
EGUTEGIA
- 2025/02/23. HASTAPEN PROBA
- 2025/04/13. NAFARROAKO ORIENTAZIO TXAPELKETA
Probak aurrera eramateko, Nafarroako Kirol Klubeko orientazio atalaren laguntza izanen dugu.