Mendi Lasterketak


MENDIKO LASTERKETAK

Mendiko lasterketen modalitatean, 4 lasterketak osatutako kopa bat egingo da irailetik ekainera bitartean, eta korrikalarientzako bi topaketa.

Mendiko lasterketen modalitatean parte hartzeko kategoriak honako hauek izango dira:

 

  • INFANTILAK: 13-14. 2011-2012 jaioak
  • KADETEAK: 15-16. 2009-2010 jaioak
  • GAZTEAK: 17-18. 2007-2008 jaioak

 

KOPA

2023-2024 denboraldian hauek izango dira NKJren egutegiaren barruan egongo diren lasterketak:

 

  • SANSILVESTRAIL: 2024/12/21
  • HIRU HERRI TRAIL: 2025/02/9
  • JURRAMENDI TRAIL: 2025/03/22
  • BERAKO MENDI LASTERKETA: 2025/04/13

 

Izen-emateak klubek bete eta gestordeportivo@mendinavarra.com helbidera bidali beharko dituzten kirol jokoetarako dagoen izen emate orriaren bidez (excela).

Ibilbideak eta distantziak desberdinak izango dira kategorien arabera, eta +-%10 tolerantzia izango dute diseinatzerakoan.

Lehiaketaren egunaren garapena:

Lehiaketaren eguna antolakuntzaren eta lasterketaren ordutegiaren arabera alda daiteke. Lasterketaren aurreko astean bidaliko zaie informazioa klubei, baina, oro har:

 

  1. Heltzean, eta ezarritako ordutegian, gazteek lasterketarako dortsalak jasoko dituzte.
  2. Lasterketaren irteera baino 30-40 minutu lehenago, hitzaldi tekniko bat egingo da parte-hartzaile guztiekin, ibilbidearen errepasoa eginez eta sor daitezkeen zalantzak argituz.
  3. Lasterketaren irteera egingo da, hasieran neutralizatua izango da, eta pertsona bat joanen da lasterketa irekiz eta beste bat hau itxiz.

 

Kopako sariak azken lasterketan bakarrik banatuko dira, lasterketa guztien batuketa eginez.

MENDI LASTERIEN TOPAKETAK

2 topaketa egingo dira denboraldi osoan zehar. Topaketa hauek entrenamendu-formatua izango dute, eta federazioko bi teknikarirekin eta klubetako arduradunekin (edo laguntzaileekin) egingo dira (klub bakoitzeko 10 parte hartzaileko, klubeko arduradun edo laguntzaile bat).

Topaketa hauen helburu nagusia kirol honetako gazteenen prestakuntza da, alderdi teknikoak eta taktikoak landuz.

Topaketen datak (eguraldiagatik aldaketak izan ditzakete):

 

  1. Lehen topaketa: 2024/11/16
  2. Bigarren topaketa: data zehaztu gabe (2025)

 

Topaketei buruzko informazio zehatzagoa (topalekua, landu beharreko alderdiak...) topaketak egin baino 2 aste lehenago helaraziko da.

DESKARGAK


IRUDIAK


PARTEKATU


ENLACES RELACIONADOS