BIDEZIDORREN BOLUNTARIOTZA. IZENA EMATEKO EPEA IREKI DUGU


12.02.2026 - Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea

2025ean ere Nafarroako GR 1 GR 11, GR 12, GR 20, GR 220, GRTk eta Trekking del Bidasoa bidezidorrak mantentzeko lana egiten jarraitu dugu. 

Mendizalea izanda, GR hauek ezagutzen dituzu eta hainbatetan ibilbidean ikusi dituzun markei eta hesolei esker bidean aurre egin ahal izan duzu. Lan hori bolondresek egin dute, 2007an hasi genuen programan barne. Urtero bidezidorren zati baten barna ibiltzen dira, markak berriro margotzeko eta falta diren hesolak berriro jartzeko. Horretarako ikastaro bat egin zuten eta FEDME titulua duen bidezidorren tekniko baten laguntza dute.

GR bidezidor bakoitzak arduradun bat du. Berak azalduko dio bolondresari zen zatia mantendu behar duen eta nola egin behar duen. Zalantzak ere argituko dizikio. Federazioan lana egiteko behar duen material guztia emango diogu.

Boluntariotzan parte hartzeko epea zabalik dago. Izena eman nahi baduzu, erantsitako dokumentua bete eta info@mendinavarra.com helbidera bidali behar duzu otsailaren 15 baino lehen.

Martxoaren 14an ikastaro teoriko praktikoa egingo dugu: saio teorikoa 9:00etatik 13:30era Iruñeko Fuerte Printzea Erresidentzian (Goroabe kalea, 36) eta praktikoa 15:30ean Atarrabian.

DESKARGAK


IRUDIAK


PARTEKATU


ENLACES RELACIONADOS


CATEGORÍAS