UDALEKUAK


12.03.2026 - Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea

Nafarroako eta Euskadiko mendi federazioek udalekuak antolatu ditugu aurten Belaguan eta Gorbeian (euskaraz):

DATAK:

o Gorbeian uztailaren 12tik 18ra

o Belaguan uztailaren 19tik 25era

o Belaguan abuztuaren 2tik 8ra

2015 eta 2009 urteen artean jaioteko pertsonei zuzenduta (biak barne)

Parte hartzeko federatua egon behar da (MEKNF edo EMF)

Udalekuen arduradunek aldaketak egin ahal izango dituzte egitarauan, inguruneko edo klimaren baldintzen arabera

Beharrezkoa da aldez aurretik informazioa ematea parte-hartzaileren batek menu berezi bat behar badu, alergiak, zeliakoak edo gaixotasuna direla-eta (jakinaraz iezaguzu formularioko «Iruzkinak» koadroan)

Plazak: 22 aste bakoitzeko (%75 EMFrentzat eta %25 MEKNFrentzat)

Kostua: 350€

Izen-emate irekiera: martxoak 16

Plazak izena emandako hurrenkeraren arabera emango dira. Plataforman izena emateko kostua 0€ izango da, onartua bada, ordainketa egiteko jakinaraziko zaio.

 

Izen-emateak hemen egingo dira: https://inscripciones.nafarmendi.org/ 


DESKARGAK


IRUDIAK


PARTEKATU


ENLACES RELACIONADOS


CATEGORÍAS