UDALEKUAK
12.03.2026 - Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea
Nafarroako eta Euskadiko mendi federazioek udalekuak antolatu ditugu aurten Belaguan eta Gorbeian (euskaraz):
• DATAK:
o Gorbeian uztailaren 12tik 18ra
o Belaguan uztailaren 19tik 25era
o Belaguan abuztuaren 2tik 8ra
• 2015 eta 2009 urteen artean jaioteko pertsonei zuzenduta (biak barne)
• Parte hartzeko federatua egon behar da (MEKNF edo EMF)
• Udalekuen arduradunek aldaketak egin ahal izango dituzte egitarauan, inguruneko edo klimaren baldintzen arabera
• Beharrezkoa da aldez aurretik informazioa ematea parte-hartzaileren batek menu berezi bat behar badu, alergiak, zeliakoak edo gaixotasuna direla-eta (jakinaraz iezaguzu formularioko «Iruzkinak» koadroan)
• Plazak: 22 aste bakoitzeko (%75 EMFrentzat eta %25 MEKNFrentzat)
• Kostua: 350€
• Izen-emate irekiera: martxoak 16
• Plazak izena emandako hurrenkeraren arabera emango dira. Plataforman izena emateko kostua 0€ izango da, onartua bada, ordainketa egiteko jakinaraziko zaio.
Izen-emateak hemen egingo dira: https://inscripciones.nafarmendi.org/