MENDIAN, SEGURTASUNA NAGUSI!
06.05.2021 - Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea
FEDMEren Segurtasun Lantaldeak gogora ekartzen digu mendian segurtasuna gure esku dagoela. Horretarako, segurtasun kode hau kontuan hartzea eskatzen dizuegu:
- Prestatu ibilbidea
- Beharrezko guztia eraman
- Begiratu eguraldia
- Ezagutu zure burua
- Esaiezu zure familikoei edo lagunei nora zoazen
Arreta jarri, prestatu, planifikatu eta gozatu.
Halaber, FEDMEren Segurtasun Lantaldeak liburuxka bat kaleratu du. Bertan, aholkuak ematen dizkie mendian segurtasunez ibiltzeko. KLIKATU HEMEN LIBURUXKA IKUSTEKO
JEITSI MY112
Istripua izanez gero, app honi esker horren berri eman ahal izango duzu, eta zer egin esango dizuete. KLIKATU HEMEN ARGIBIDE GEHIAGO IZATEKO
7-7 KANALA LANEAN BELAGUAN
PMR 7 kanala 7 azpitonua, Belagua Mendi Kanala, ibiltzen hasi da aterpeko zaindarien laguntzarekin, mendizalei laguntza emateko.
Bizkaia Mendi Kanalaren ekimen honi esker, PMR bezalako irrati libreak erabiliz istripuen berri eman dezakegu, sakelekoek estaldurarik ez dutenean.